Gizartea -
Ekitaldia debekatuta zegoen
Mossoek Rieraren aldeko omenaldia eta manifestazioa galerazi dituzte
Independentziaren aldeko gazteen bat-bateko manifestazioaren kontra egin dute. Martxa Graziako auzoan hasi da eta manifestariek Rierari oihuka ongi etorria eman diote. Pertsona bat atxilotu dute.
Erredakzioa
Kataluniako Mossoek Laura Rieraren aldeko plataformak manifestu bat irakurtzea galerazi du 18:30ak aldera, Bartzelonako Raspall enparantzan.
Gazte bat oholtza baten gainera igo eta testu bat irakurtzen hasi da Mossoek handik jaistera behartu dutenean. Ondoren, eta bildutakoen txistuen artean, gaztea identifikatu egin dute beste zazpi gazteekin batera.
Aurretik, mosso bat oholtzara igo da eta, megafono bat eskuan zuela, omenaldia eta suziekin egin behar zuten ekitaldia Auzitegi Nazionalak debekatu egin dituela gogorazi die bertan zeuden hamarka pertsonei.
Independentziaren aldeko erradikalen kontrako karga
Gainera, Mossoek gazte erradikal eta independistek Laura Rieraren alde eta bat-batean egindako martxa baten kontra karga egin dute. Martxa hori Graciako auzoan hasi da omenaldirako deia bertan behera geratu denean. Martxa horretan 200 gazte inguruk parte hartu dute Laura Rierari oihuz etxera ongi etorria emanez. Manifestariek pankarta bat zeramaten "Eskubide politiko eta zibilen alde, Epaitegi Nazionala desegin" leloarekin, Epaitegi Nazionalak Rierari egin behar zioten omenaldia debekatzeagatik.