Politika -

Bartzelonan

Rieraren ongi etorria debekatzea ez da zilegia, Plataforma baten ustez

Riera 06:00etan irten da Briñas 1 kartzelatik, emakumeentzako Wad-Ras espetxean egon ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Solidaritat Antirepressiva de Terrassa (SAT) plataformak adierazi duenez, ETAri laguntzeagatik kondenatutako Laura Rieraren "ongi etorria debekatzeko zilegi den auzitegirik ez dago". Riera gaur goizean, 06:00etan irten da kartzelatik. Atzo, ostirala, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu zuen Laura Riera ETAren kolaboratzaileari Bartzelonan egin bahi dioten omenaldia, ospatuz gero "ETA organizazio terroristari lotuta dauden" pertsonen "delitu kurrikulumaren goratzea" gertatuko litzakeelako. Agiri baten bitartez, ongi-etorri ekitaldia "pertsona, lagun eta Terrassako gizarte mugimenduan izandako partehartzea omentzea" dela adierazi du plataformak. Elkarteak "ultraeskuindarrek egindako kriminalizazio kanpaina eta hedabideen manipulazioa" salatu du. Horretaz gain, Auzitegi Nazionalak ETA laguntzeko delituaz absolbituta zuela gogorarazi du SATek.

Riera 06:00etan irten da Briñas 1 kartzelatik, emakumeentzako Wad-Ras espetxean egon ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea