Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Theo Hernandez absolbitu egin dute sexu-erasoaren auzian
Epaileak artxibatu egin du gazte batek Marbellan jarri zion sexu-eraso salaketa.
agentziak | erredakzioa
Theo Hernandez futbolaria kargurik gabe absolbitu dute gazte batek jarri zion sexu-eraso salaketaren epaiketan, epaileak auzia artxibatu ostean, bi aldeetako abokatuek jakitera eman dutenez.
Atletiko Madrilek utzita Alavesen jokatu duen futbolaria Marbellako epaitegitik atera da Gonzalo Divar epaileak auzia artxibatu eta gero.
Jassmine de la Rosa Hernandezen abokatuak eta Carmen Sanchez Despertar Sin Violencia Elkarteko presidenteak, akusazioaren papera egin duenak, baieztatu dute kazetarien aurrean kargurik gabe absolbitu dutela.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.