Gizartea -

Indarkeria matxista

'Igogailuko bortxatzailea' atxilotu dute Madrilen lau eraso egitea egotzita

La Paz erietxearen inguruetan bi emakume bortxatzea eta beste biri sexu erasoa egiten saiatzea leporatu diote.

Gallego 2013an, kartzelatik atera eta gero. EFE
Pedro Luis Gallego, 'igogailuetako bortxatzailea' bezala ezaguna. EFE
Gallego 2013an, kartzelatik atera eta gero. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 'La Paz ospitaleko bortxatzailea' atxilotu du, hau da, Madrilgo erietxe horren inguruan apirilean egindako lau sexu erasoen ustezko egilea. Atxiloketa atzo egin zuten Segovian, baina gaur jakin denez, atxilo hartutakoa Pedro Luis Gallego 'igogailuko bortxatzailea' da. 2013ko azarotik, aske zegoen Gallego, Parot doktrina baliogabetzearen ondorioz.

Polizia iturrien arabera, bi bortxaketa eta bi bortxaketa saiakera leporatu dizkiote Gallegori.

Hilabeteak eman dituzte agenteek Madrilgo La Paz erietxetik gertu, Arzobispo Morcillo kalean, emakumeak bahitu eta bortxatzen zituen gizonaren bila. Pistola bat erabilita bahitzen zituen emakumeak, biktimek salaketetan kontatu dutenez. Erasoak apirileko bigarren hamabostaldian egin zituen bortxatzaileak.

Gallego Espainiako Poliziak Madrilen dituen bulegoetara eraman dute, eta datozen orduetan utziko dute epailearen esku. Segoviako bere etxebizitza miatu zuten atzo agenteek.

Pedro Luis Gallegori 273 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Leticia Lebrato (17 urtekoa) eta Marta Obregon (19koa) hiltzeagatik eta 18 sexu-eraso egiteagatik.

Igogailuak konpontzen egiten zuen lan, eta bere lanbidea baliatzen zuen emakumeak igogailuetan indarrez sartu eta bortxatzeko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Eguneko albisteak Madril