Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria matxistaren salaketa kopuruak gora egiten jarraitzen du

Hego Euskal Herriko 1.750 emakumek jarri zuten salaketa urteko lehen hiru hilabeteetan, iaz baino % 8 gehiago EAEn, eta aurreko urtean baino % 23 gehiago Nafarroan.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EITB
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EITB
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko 1.750 emakumek baino gehiagok salatu zuten indarkeria matxista urteko lehen hiru hilabeteetan.

EAEn, 1.333k salatu zuten genero indarkeria, hau da, 11,83 kasu 10.000 emakumeko, eta % 8,2ko gorakada izan zen aurreko urtearen aldean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren behatokiak zabaldutako datuen arabera, EAEko ratioa Estatukoa baino baxuagoa da, Espainiako Estatuan 10.000 emakumetik 16k salatu baitute indarkeria matxista.

Eraso matxisten ondorioz 276 babes agindu tramitatu zituzten, eta 111 onartu eta 90 ukatu zituzten.

Nafarroa

Nafarroaren kasuan, bertako auzitegiek indarkeria matxistaren 450 biktimen salaketak jaso zituzten lehenengo hiruhilekoan, 2016ko epe berean baino % 23,6 gehiago.

Txostenean aitortzen da indarkeria matxistaren indizeak gora egiten jarraitzen duela; izan ere, 10.000 emakumetik 8,6koa zen 2015ean, 2016an 11,28koa izan zen, eta aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan 13,69koa izan da.

Hala, 100 babes agindu aztertu zituzten, eta horietako 74 onartu eta 26 ukatu zituzten.

Espainiako Estatua

Aurten 29 emakume hil dituzte bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan, 2016an baino % 47 gehiago, eta sei haur ere hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan EAE Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa