Gizartea -

San Pelaio jaietan

Adin txikiko neska batek bortxatu dutela salatu du Zarautzen

18 urteko gazte bat atxilotu eta espetxeratu dute, sexu-erasoa egotzita. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du biharko Zarauzko Mugimendu Feministak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarauzko Mugimendu Feministak jakitera eman duenez, San Pelaioko jaietan bortxatu egin dutela salatu du adin txikiko neska batek. Elkarte horrek jakinarazi duenez, erasoa festetan jaso da Zarautzen (Gipuzkoa), joan den ekainaren 27an, eta adingabeak bortxaketa salatu du Ertzaintzaren aurrean.

Ertzaintzak abiatutako ikerketaren ondorioz, 18 urteko gazte bat atxilotu dute, sexu-erasoa leporatuta. Epailearen aurrean izan ostean, kartzelan sartu dute.

Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du elkarte horrek igande honetarako Zarauzko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Adin txikiko neskari babes osoa adierazteko deialdiarekin bat egitera animatu du elkarte feministak.

"Egoera biziki larria da, ezin da onartu Zarautzen, ez inon, horrelako erasorik", gaineratu du elkarteak ohar baten bidez, "ezetza beti da ezetza, batera zein bestera. Gu gara gure gorputzaren jabeak, ezin du inork gure partez erabaki, inoiz".

---------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Zarautz Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak