Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Elkarretaratze jendetsua egin dute Sopelan, sexu-erasoa salatzeko

21 urteko gazte bat atxilotu dute, eta geroago aske utzi, eraso hori egotzita. Erasoa irmo gaitzetsi dute Udalak eta auzokideek.

Sexu-eraso saiakeraren aurka manifestatu dira Sopelan. Argazkia: EiTB
Sexu-eraso saiakeraren aurka manifestatu dira Sopelan. Argazkia: EiTB
19 urteko neska batek jasandako sexu-erasoa gaitzetsi du Sopelak

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Sopelako jaietan gazte batek pairatutako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute igande eguerdi honetan Sopelako auzokideek.

Udalerri horretako Udaletxearen aurrean bildu dira. Gontzal Hermosilla Sopelako alkatea pozik azaldu da herritarren parte-hartzea ikusita. "Emakumeekiko edozein erasoren aurrean kontzientziatuta daude Sopelako auzokideak", azpimarratu du alkateak.

Hermosillak azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta 21 urteko gazte bat atxilotu du. Epailearen aurrera eraman ostean, aske utzi dute, epaiketaren zain. Dirudienez, ustezko erasotzailea eta emakumezkoa "jaietan zeozer hartzeko sare sozialen bitartez geratu ziren". Elkarrekin zeudela, txosnetatik urrundu ziren, eta mutilak eraso egin zion neskari. Biktimak alde egitea lortu zuen.

Udalaren gaitzespena

Sopelako alkateak "sendo" gaitzetsi du erasoa. Horren hitzetan, "nazkagarria da bereziki hori jaietan gertatu izanagatik, herri osorako ospakizun une batean, hain zuzen ere".

Hilabete guztietako lehen astelehenetan genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin ohi da Sopelan bertan, Urgitxieta Plazan. Biharkoa, alkateak esan duenez, sexu-erasoa gaitzesteko izango da.

Bestalde, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" azaldu du, eta laguntza eta elkartasuna adierazi die bai emakumezkoari baita horren senideei ere.

Gainera, gertatutakoa argitzeko asmoz, "ikerketa azkar eta zehatza egitea" exijitu du, eta herritarrek "eraso sexisten konplizitate keinu guztiak arbuiatu ditzatela" eskatu du.

----------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Sopela albisteak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko azken orduko albistea