Gizartea -

Gertaera

Hiru zabor kontainer erre dituzte Trapagan

Kale-indarkeria edo baldarkeria izan den ikertzen ari da Ertzaintza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru zabor kontainer erre dituzte bart Trapagako bi kale ezberdinetan.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 0:20etan eman diete su ontziei; kontainerretatik gertu egon diren ibilgailuek ez dute kalterik izan.

Severo Ochoa kalean bi kontainer erre dira, eta Luis de Castresanan, berriz, hirugarren ontzi bat kiskali dute.

Kale-indarkeria edo baldarkeria izan den ikertzen ari da Ertzaintza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea