Gizartea -
Gertakaria
Kantabriara zabaldu dute Lekeition desagertutako arrantzalearen bilaketa
Kantabriako Gobernuaren helikopteroak bat egin du bilaketa-lanekin, eta Santander eta San Vicente de la Barquera arteko kostan egingo du lan.
agentziak | erredakzioa
Kantabriako Gobernuaren helikoptero batek bat egin du astelehen goizaldean Lekeition (Bizkaia) desagertu zen arrantzalearen bilaketa lanekin.
Kantabriako Gobernuaren 112 zerbitzuak zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Santander eta San Vicente de la Barquera arteko kosta ari da miatzen, eta 10 milia sartzen da itsasoan barrena, Itsas Salbamenduak eskatuta.
Gaurkoan itsasotik eta airetik ari dira bilaketa lanetan euskal kostan, Ipar Euskal Herriko uretaraino, Kantabriako kostarekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea