Gizartea -

Larrabetzu

Ebakuntza egin diote gurutze frankista eraistean zauritutako zinegotziari

Maria Luisa Mezok bi hankak hautsi zituen, eta orain hobera egiten ari da.

Larrabetzu
Larrabetzu
Larrabetzu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Luisa Mezo Larrabetzuko gurutze frankista eraisteko lanetan zauritu zen EAJko zinegotziari ebakuntza egin diote, eta hobera egiten ari da. Bi hankak hautsi zituen.

Larrabetzuko Udalak azaldu duenez, istripu horretan zauritu ziren beste hiru pertsonei atzo bertan eman zieten senda-agiria.

Udalak laster osatzea opa izan dio Mezori, eta kaltedun guztien zerbitzura jarri da.

Udal teknikariak eta eraispenaren erantzuleak gertatutakoa ikertzen eta horri buruzko txostena prestatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Memoria historikoa albisteak Larrabetzu gaur Frankismoa