Gizartea -

Gertaera

Barakaldoko taberna baten jabea atxilotu dute, droga-trafikoa egotzita

Droga salmentaren lekuko izan dira ertzainak, eta droga pisatzeko balantza bat eta haxix tableta bat atzeman dizkiote taberna barruan egindako miaketan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko taberna baten jabea, 35 urteko gizonezko bat, atxilotu du Ertzaintzak, droga-trafiko delitua leporatuta. Miaketan droga pisatzeko balantza bat eta haxix tableta bat atzeman dizkiote.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxiloketa ostiral arratsalde honetan jazo da, Foruak auzoko taberna batean. Herritarrek salatu ostean, zaintza operatiboa abiatu du Ertzaintzak, taberna hartan droga saltzen zelakoan.

Orduan, haxix zati bat erosi berri zuten bezero bikote bat harrapatu du Ertzaintzak. Geroago, tabernaren jabea identifikatzera joan dira agenteak, eta atxilotu egin dute. Gainera, droga pisatzeko balantza bat eta haxix tableta bat atzeman dizkiote taberna barruan egindako tabernan.

35 urteko gizonezkoa Ertzain-etxera eraman dute, eta datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Barakaldo Delituak albisteak Drogak gaur Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Ostalaritza Euskadin