Gizartea -

Gobernu bilera

Jaurlaritzak gaur onartuko du tabakoaren aurkako legea

Gasteizko Gobernuak debekatu egingo du leku publiko itxietan erretzea, baina baliteke berdin egitea haur parkeetan eta ibilgailu pribatuetan ere, azken kasu horretan barruan adingabeak badaude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur onartuko du espazio publiko itxietan (tabernak eta jatetxeak, kasu) erretzea debekatuko duen lege proiektua, EITBk aurreratu zuen bezala.

Halaber, baliteke haur parkeetan eta ibilgailu pribatuetan ere egitea, baina azken kasu horretan betiere barruan adingabeak badaude.

Lege honekin, Euskadi ''kerik gabeko'' lehen erkidegoa izango da.

Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi du adostasun zabala lortu nahi duela, ostalariekin barne, eta hori helburu, aurki haiekin batzartu asmo du.

Zabaletaren esanetan, Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) eta Europako Parlamentuaren gomendioak bete nahi dituzte lege honekin.

Bere aldetik, Tomas Sanchez Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeko presidenteak ziurtatu du Gizarte Gaietarako Sailak ez diela deitu oraindik, eta gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak "lege paraleloa" prestatzea (Diputatuen Kongresua beste bat izapidetzen ari da).

Gaur Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Sanchezek ohartarazi du ez dela euren lana bezeroek legea errespetatzen duten egiaztatzea.

Gasteizko Gobernuak lege proiektua onartu eta gero, testua Eusko Legebiltzarrera igorriko dute. Legea hurrengo urteko hasieran sartzea indarrea dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea