Gizartea -

Amak goizean utzi ditu

Juana Rivasen bi semeak aitarekin daude jada

Francesco Arcuri bi adingabeen amaren bikotekide ohiak astelehen honetan hartu ditu, emakumeak goizean Guardia Zibilaren esku utzi eta gero.

Francesco Arcuri, Granadako Guardia Zibilaren komandantziara heldu denean. Argazkia: EFE.
Francesco Arcuri, Granadako Guardia Zibilaren komandantziara heldu denean. Argazkia: EFE.
Aitaren kargu utzi ditu Juana Rivasek seme-alabak

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juana Rivasen bi semeak Francesco Arcuri aitarekin daude jada. Rivasen bikotekide ohia 3 eta 11 urteko semeekin irten da Granadako Guardia Zibilaren komandantziatik; Maracenan jaiotako emakumeak goizean utzi ditu bertan, epaile instruktoreak zehaztutako unea heldu baino lehen.

Guardia Zibilaren iturriek Eferi esan diotenez, Arcurik, italiarra bera, bi adingabeekin alde egin du komandantziatik; bikotekide ohiak 11:30ak aldera utzi ditu bertan.

Arcuri 13:30ak aldera heldu da komandantziara, eta 15:00ak igarota joan da bertatik. 2009an kondenatua izan zen Juana Rivasen aurkako biolentzia familia-eremuan eragitea egotzita; Rivasek berriro salatu zuen iazko uztailean.

Bi gurasoek 17:00etan zuten hitzordua Andaluziako Gobernuaren Familia Topaketa Puntuan, xede izanik Juana Rivasek aitaren esku uztea bi adingabeak, baina emakumeak lehenago utzi ditu semeak Guardia Zibilaren esku.

Gaurko zitazioa aurreko ostegunean adostu zuen Granadako 2. Instrukzio Epaitegiak; aipatutako epaitegiak du bere gain auziaren zigor-bidea, eta Rivas ari da ikertzen, bi deliturengatik: adingabeak lapurtzeagatik eta justiziari desobedientzia.

Duela hilabete baino gehiago

Rivasek astelehen honetan utzi ditu umeak Guardia Zibilaren esku, abuztuaren 28an; berez, duela hilabete baino gehiago egin beharko zuen, epaitegiak hala aginduta.

Gaur bertan, Fiskaltzak apelazio-helegitea aurkeztu du, Granadako Auzitegiaren aurrean, joan den asteko asteartean epaitegiak hartutako erabakia dela eta, alegia, Rivas karguekin aske uzteko erabakia dela eta. Ministerio Publikoak argudiatu du badagoela, oraindik, Juana Rivasek ihes egiteko arriskua; hortaz, eskatua du emakumea kartzelan fidantzarik gabe sartzea.

Arcuriren lege-ordezkariek ere aurkeztu zuten helegitea, ostiralean, Rivas aske egoteko erabakiaren aurka; Granadako Auzitegiak hilabeteko epea du ebazpena argitaratzeko.

Gaur, Rivasek bi adingabeak Guardia Zibilaren esku utzita, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman du epaileak horren berri jaso duela, emakumea borondatez agertuta.

Iturri horiek esan dute, halaber, epaitegiak ez duela aurreikusita astelehen honetarako bestelako izapiderik. Asteazken honetatik aurrera, baina, ondorengoek deklaratu beharko dute, ikertuta: Francisca Granados Maracenako Emakumearen Udak Zentroko laguntzaile juridikoak, Teresa Sanz zentro horretako psikologoak, eta Juana Rivasen senideek.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista Espainian Espainia albisteak Epaiketak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Espetxeen albisteak gaur Aitak albisteak