Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sexu-erasoa egin diote neska adingabe bati Sestaon
Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etan, Kasko Plazan.
agentziak | erredakzioa
Neska adingabe batek sexu-erasoa jasan zuen aurreko ostiral gauean Sestaon, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Neska gizonezko erasotzaile baten "sexu ukituen" biktima izan zen, ondorioz, salaketa sartu eta Ertzaintzak ikerketa ireki zuen.
Sestaoko Udalean dauden alderdi politikoek adierazpen bateratua onartu dute erasoa salatzeko, eta elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako, 19:00etan, Kasko Plazan.
Adierazpenean babesa eta udal baliabideak eskaini dizkiote biktimari, eta "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun egoeraren ondorio larriena" eraso sexistak direla salatu dute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.