Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen

Joan den asteburuan bi neska adingabek jasan dituzten erasoak salatu dituzte bereziki.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehundik gora pertsona elkartu dira gaur Gasteizen sexu-erasoak errefusatzeko ekitaldian eta, zehazki, bi neska adingabek Arabako hiriburuan joan den asteburuan jasan dituztenak gaitzetsi dituzte.

Bi adingabeen salaketaren arabera, larunbatean izan zen sexu-erasoa. 22 eta 19 urteko bi gizonezkorekin etxe batera joan ziren, eta ukituak egin zizkieten gogoz kontra. Ondoren, alde egin zuten bertatik.

Adingabeek salaketa jarri zuten Ertzaintzaren aurrean, eta bi erasotzaileak atxilotu egin zituzten. Epailearen aurretik igaro ostean, bi lagunak libre geratu ziren, karguekin, eta biktimengandik urruntzeko aginduarekin.

Gasteizko Udalak ohar bat kaleratu zuen atzo erasoa gaitzesteko eta biktimei babesa helarazteko. Hala, babes psikologikoa, juridikoa eta behar duten guztia eskaini die.

Elkarretaratze isila izan da, eta amaieran txalo zaparrada batekin amaitu dute.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Indarkeria matxista gaur Gizartea bideoak Gasteiz berriak Eguneko albisteak