Itxi

Gizartea

Zentral nuklearra

Zesio isuri erradioaktibo baten arrastoak aurkitu dituzte Garoñan

agentziak | erredakzioa

Azken ikuskapenaren arabera, isuria "ez zen atzeman bere garaian edo ez zen modu egokian garbitu".

  • Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: Efe

    Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: Efe

Garoñako zentral nuklearrean egindako azken azterketan zesio erradioaktibo isuri baten arrastoak aurkitu dituzte hondakinen behin behineko biltegian, bere garaian "atzeman ez zuten isuri batena edo modu egokian garbitu ez zutena".

Aurreko ekainaren 20an atzeman zuten isuria, ohiko ikuskapen lanetan, 2009tik mugitu gabe zeuden hiru hormigoizko edukiontziren azpian.

Bi metro koadro inguruan atzeman zuten zesio-137, eta bertako lurra kendu zuten. Dirudienez, "duela urte asko izandako isuri baten arrastoa da".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena