Gizartea -
Emakumen aurkako indarkeria
Sexu erasoa salatu du emakume batek Bakion
Jende ugari batu da erasoa gaitzesteko xedearekin Bakioko Udalak larunbat iluntzean antolatu duen elkarretaratzean.
Eitb.eus
Emakume batek sexu erasoa jasan zuela salatu du Bakion (Bizkaia), Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez, herritik zehar txakurra paseatzen ari zela.
Salaketaren arabera, erasoa 22:45 aldera jazo zen. Une horretan erasotzailea biktimarengana gerturatu eta musu ematen eta ukituak egiten saiatu zen.
Biktimak salaketa jarri ostean, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketa abiatu eta ustezko erasotzailea identifikatzea lortu zuten, eta ikerketapean geratu da.
Gertatutakoaren aurrean, Bakioko Udalak indarkeria matxista gertatzen diren kasuetarako aurreikusita dagoen protokoloa abiatu du, eta erasoa gaitzesteko martxa bat antolatu du larunbat iluntzean, zeinetan "Erasorik ez erantzunik gabe. Indarkeria matxistari stop" leloa zeukan pankartaren atzean bakiotar ugari bildu den.
-----------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.