Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emazte ohia hil eta bere buruaz beste egin du Biarritzen
Ustezko hiltzaileak (76 urtekoa) sabelean tiro eginez hil du emakumea (70ekoa). Kalean bertan gertatu da, polizia-etxe batetik gertu.
Erredakzioa
Hirurogeita hamasei urteko gizonezko batek emazte ohia (70 urtekoa) hil eta bere buruaz beste egin omen du Biarritzen, Radio Euskadik kaleratu duenez.
Ustezko hilketa atzo gertatu zen, 19:00etan, kalean bertan, polizia-etxe batetik gertu.
Ordu horretan, gizonezkoak eskopeta hartu zuen eta tiro egin zion emakumeari sabelean. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen, bularrean tiro eginez. Bertan hil ziren biak.
Anne Kayanakis Baionako fiskala bertaratu egin zen, eta baieztatu egin zuen hipotesi hori.
Gizonezkoa Biarritzeko bizilaguna zen, eta emakumezkoa Angelukoa.