Gizartea -

Antzar Eguna

Bortxaketa bat salatu du emakume batek Lekeition

Emakumea, britainiarra ustez, Basurtuko ospitalera eraman dute osasun probak egiteko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek bortxaketa bat salatu du Lekeitioko San Antolin jaietan, Ertzaintzak eitb.eusi baieztatu dionez.

Sexu erasoa goizaldean gertatu da, Antzar egunez, nahiz eta gaur goizera arte ez duen emakumeak salaketarik aurkeztu.

Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri ondoren, emakumea —britainiarra ustez— Basurtuko ospitalera eraman dute osasun probak egiteko, eta horien emaitzek behartua izan dela erakutsiko lukete.

Ertzaintza salaketa hori ikertzen ari da orain.

Udalak erabateko irmotasunez gaitzetsi ditu mota honetako erasoak, eta Bozeramaileen Batzordea deitu du erasoa gaitzesteko. Bestalde, Udalak bat egingo du gaur, 19:00etan, Independentzia plazan Txosna Batzordeak, Potxuak Martxan eta Lekittoko Neska Gaztiak deitutako elkarretaratzearekin.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Lekeitio albisteak Eguneko albisteak Jaiak Sexu erasoak gaur Lea-Artibai gaur