Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Uztaritzen, bere etxean, hilik agertu zen emakumea ito egin zuten

Haurdun zegoen emakumearen gorpuari autopsia egin diote Bordelen. Poliziak eta Fiskaltzak, bien bitartean, hiltzailearen bila jarraitzen dute.

Uztaritze (Lapurdi). Artxiboko argazkia: EiTB
Uztaritze (Lapurdi). Artxiboko argazkia: EiTB
Uztaritze (Lapurdi). Artxiboko argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itota hil zuten, Uztaritzen (Lapurdi), iragan asteazkenean, bere etxean hilik aurkitu zuten emakumea, gorpuari egindako autopsiak baieztatu duenez.

Poliziak eta Fiskaltzak, bien bitartean, hiltzailearen bila jarraitzen dute, baina eskuartean hipotesi argirik gabe oraindik ere. Kasu zaila izango dela  aurreratu dute, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Haurdun zegoen emakumearen gorpuari autopsia egin diote Bordelen.

Bikotekideak topatu zuen, etxe ondoko errepide batean. Biktimak 23 urte zituen eta esku-hankak lotuta, begiak tapatuta eta aurpegian ubeldura ugari zituen.

Gizona ospitalera eraman zuten, shock egoeran baitzegoen. Etxean ez zuten lapurreta zantzurik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Iparraldea bideoak Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Matxismoa gaur Erailketak albisteak