Gizartea -

Munduaren ustezko akabera

Lasai, mundua ez da irailaren 23an bukatuko

Niburu planetak Lurraren kontra talka egingo duela dioten "iragarpenak" faltsuak direla azpimarratu du NASAk: "Niburu ez da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo".

Niburu planetak ez du Lurraren kontra talka egingo, ez baita existitzen. EFE
Lurra planeta. EFE
Profezia baten arabera Nibiru planetak Lurra suntsituko du bihar

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enegarrenez, ez, mundua ez da bihar amaituko. Munduaren akabera "iragarri" duen albistea gezurtatu behar izan du, beste behin, NASAk. Irailaren 23an Niburu izeneko planeta batek Lurraren kontra talka egingo duela bolo-bolo dabil sarean.

"Niburu planeta ez da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo. Urteak dituzte Nibururen inguruko istorioek, eta aldian-aldian indarra hartzen du gezur apokaliptiko berri batek", nabarmendu du AEBko espazio-agentziak 2012ko abenduan munduaren amaiera zetorrela zioten zurrumurruak gezurtatzeko egindako oharraren eguneratze batean.

Niburu planeta faltsuaren profeziak indarra hartu du azken asteotan. Teoria horren defendatzaileen arabera, iragarpenak astronomia, ikerketa zientifikoak eta Bibliaren pasarteak ditu oinarri.

Abuztuan izandako eguzki-eklipsea ere argudio gisa erabili dute, "apokalipsiaren zantzua" ei da, horien ustez.

Aurretik ere egon dira munduaren amaieraren mehatxuak. Aurrena, 2003ko maiatzean Niburuk Lurraren kontra talka egingo zuela zabaldu zuten. Ezer gertatu ez zenean, beste interpretazio bat egin zuten, eta 2012ko abenduan jazoko zela "iragarri" zuten. Orduan ere, ezertxo ere ez. Orduko "matraka"rekin datoz oraingoan ere, baina zientziak gezurtatu egin du beste behin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Zientzia albisteak Zientziaren hedapena Albiste faltsuak gaur Nasa