Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek bere bikotekidearen erasoa pairatu du Muskizen

Aurten, hainbat aldiz atxilotu dute gizona (52 urte), antzeko delituengatik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muskizko Ertzain-etxeko agenteek 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, goizean, genero delitu bat leporatuta, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 11:20 inguruan, Ertzaintzak abisua jaso zuen, emakume bat eraso bat pairatzen ari omen zelako Muskizko etxebizitza batean.

Patruila bat bertaratu zen, eta emakumeak aurpegian eta besoetan zauriak zituela ikusi zuten agenteek, eta gorputzeko beste leku batean min zuela. Biktimak azaldu zienez, bikotekideak jo egin zuen, eta ez zen lehen aldia izan; izan ere, aurten beste hainbatetan atxilotu dute, antzeko delituengatik.

Agenteek gizonezkoa atxilotu, eta komisariara eraman zuten. Biktima, berriz, Gurutzetako Ospitalean artatu zuten.

Gaur, osteguna, goizean, epailearen aurrera eraman dute ustezko erasotzailea.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Delituak albisteak Muskiz albisteak Eguneko albisteak