Itxi

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Amurrion, bikotekide ohia jotzeagatik

ERREDAKZIOA

Emakumeak hainbat kolpe zituen, eta osasun-zentro batera eraman zuten.

25 urteko gizon bat atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak Amurrion, bikotekide ohia jotzeagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 17:30 inguruan izan zen erasoa, aparkaleku publiko batean. Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat izan zen erasoaren lekuko. Antza, bere autoa aparkatzen ari zenean, korrika zihoan emakume baten oihuak entzun zituen, atzetik ustezko erasotzailea zuela.

Agenteak gizonezkoa geldiaraztea lortu zuen, Segurtasun Sailaren arabera, eta, ondoren, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta atxilotuta eraman zuen.

Emakumeak hainbat kolpe zituen, eta osasun-zentro batera eraman zuten.

Gizonezkoa polizia-etxera eraman zuten, genero indarkeria egotzita.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena