Gizartea -

Indarkeria matxista

Basaurik emakume batek jasandako bortxaketa salatuko du arratsaldean

19:00etan, San Pedro elizaren aurrealdean, herriaren arbuioa islatuko du; beste emakume batek pairatutako sexu-erasoa ere salatuko dute bertan.

Basauriko San Pedro elizaren aurrean elkartuko dira basauriarrak. Argazkia: EiTB
Basauriko San Pedro elizaren aurrean elkartuko dira basauriarrak. Argazkia: EiTB
Basauriko San Pedro elizaren aurrean elkartuko dira basauriarrak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udalak eta herritarrek elkarretaratzea egingo dute astearte arratsaldean, 19:00etan, San Pedro elizaren aurreko plazan, San Fausto jaien hasieran, asteburuan, emakume batek jasandako bortxaketa eta beste emakume batek pairatutako sexu-erasoa salatzeko.

Emakume bat bortxatu dute eta beste bati ukituak egin dizkiote asteburuan Basauriko jaietan, Ertzaintzak astelehenean jakitera eman zuenez.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak biktimei elkartasuna agertu die gaur, ohar batean bidez, eta txalotu egin du bien ausardia, gertaturikoa salatzeagatik.

Elkartearen esanetan, "ezerk" ez du justifikatzen indarkeria matxista: "Ez da gertatzen emakumeak joan beharko ez liratekeen lekuetatik joateagatik, ezta gauean irteten direlako edo errudun bilakatzen dituen beste edozergatik ere; indarkeria matxistaren errua erasotzaileena da, horiena bakarrik".

Kontseiluaren arabera, indarkeria matxista "onartezina" da, "eta oraindik gertatzen da, modu larri eta gogorrean, gazteen artean". Horren aurka jardutea gizartearen ardura da, gizarte osoarena, bertatik azpimarratu dutenez.

Udalaren "arbuiorik sakonena"

Eraso horien aurrean, Basauriko Udalak "arbuio sakonena" adierazi zuen atzo. Talde politiko guztiek sinatutako adierazpen batean, Udalak "indarkeria matxistaren aurka borroka egiteko konpromisoa" hartu du.

EAJk, PSE-EEk, Basauri Baik, EH Bilduk, PPk, talderik gabeko zinegotziak, Berdintasun Batzordeak eta Herriko Taldeak jai batzordeak bat egin dute adierazpenarekin.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Indarkeria matxista Espainian Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gaurko azken ordukoa