Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Emakume bat hil du ustez haren bikotekide ohiak, Bartzelonan
Gizona 11:00ak aldera atxilotu dute Esquadra Mossoek Cornella de Llobregaten, kale erdian eskupeta batekin tiroka aritu ondoren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
66 urteko emakume bat hil zuen, atzo, Rubin (Bartzelona), ustez haren bikotekide ohiak, eta gaur goizean atxilotu dute gizona Cornellá de Llobregaten.
Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, atxiloketa 11:00ak aldera izan da. Gizona, ehizako eskopeta batekin tiroka hasi da kalean, hainbat auto joz, eta Polizia iritsi denean, atxilotzeko agindua zuela ikusi dutenez, eraman egin dute.
Ato, emakumearen bizilagunek eman zioten abisua mossoei, etxebizitza baten barrutik zetozen oihuak eta kolpeak entzun ondoren.
Larrialdi zerbitzuak eta Polizia bertaratu ziren, eta emakumea etxebizitzaren barruan, lurrean etzanda, aurkitu zuten, larri zaurituta. Handik gutxira, bertan zendu zen.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.