Gizartea -
emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek emaztea hil du Almerian
Lagun bati hilketa aitortu, eta ondoren bere buruaz beste egin dut gizonezkoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek emaztea hil du Cuevas del Almanzora (Almeria) herrian. Ondoren, lagun bati hilketa aitortu dio, telefono bidez bidalitako mezu batean, eta bere buruaz beste egin du.
Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuak 09:30 aldera jaso du hilketaren abisua. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, urkatuta hil da gizona. Emakumea nola hil duen ez da jakitera eman.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Francisca Serrano Andaluziako Emakumearen Institutuko lurralde koordinatzaileak esan du aurretik ez dutela gizon horren kontrako salaketarik jaso, indarkeria matxistagatik. Gertatutakoa salatu du, eta emakumeen kontrako indarkeria estrukturalari aurre egiteko erremintak artikulatzea ezinbestekoa dela esan du.
-----------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.