Gizartea -

Indarkeria matxista

Emazteari heriotza mehatxuak egiteagatik atxilotu dute Gasteizen

Emakumea etxebizitzako komunean ezkutatu behar izan zen, alaba adingabearekin batera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen emazteari heriotza mehatxuak egitea egotzita. Emakumea, beldurrez, etxebizitzako komunean ezkutatu behar izan zen, alaba adingabearekin batera.

Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, igande arratsaldean, 17:30ean, emakume baten telefono deia jaso zuten, senarra mehatxuka zuela jakinarazteko. Biktimak etxebizitzako komunetik deitu zien, bertan babestu baitzen alaba adingabearekin batera.

Horren berri jasotakoan, Udaltzaingoaren agenteak Zabalgana auzoko etxebizitzara joan ziren berehala, eta gizonezkoa atxilotu zuten. Gizona gaur eraman dute epailearen aurrera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Gizartea albisteak Gasteiz Eguneko albisteak