Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, Hanburgon alaba hiltzea egotzita
Poliziak umea lepoa moztuta aurkitu zuen gurasoen etxean astelehenean, amak mehatxuengatik senarraren aurkako salaketa jarri ondoren.
Agentziak
Hanburgoko (Alemania iparraldea) Poliziak igande honetan jakitera eman duenez, gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, bere bi urteko alaba hiltzea egotzita.
Atxilotuaren kide batek hartu zuen Andoainen, krimena egin ostean, eta pasaporte faltsua lortzeko lanean ari zen, bere jatorrizko herrialdera ihes egin ahal izateko, Poliziak biak atxilotu aurretik.
Barne Ministerioak gaur, astelehena, ohar baten bidez zabaldu duenez, hilketa orain astebete izan zen, hilak 23, aipatutako Alemaniako hirian. Atxilotutakoak bi urteko alaba hil zuen laban batekin, emazteak bere aurka jarritako salaketa batengatik.
Alemaniako Poliziak atzo azaldu zuenez, umetxoak lepoa moztuta zuen etxean topatu zutenean, amak senarraren mehatxuak salatzeko komisariara jo ostean. Senarra (33 urte) ez zegoen etxebizitzan sartu zirenean.
Gizonak, ordurako, Alemaniatik alde egin zuen Frantzia zeharkatuta, Andoainera heldu arte. Herri gipuzkoarrean ezagun bat dauka, bere herrialde berekoa, eta horrek lagundu zuen ihes egiten.
Susmagarria ihes eginda zegoela baieztatu eta gero, Alemaniako Justiziak Atxilotzeko Agindu Europarra eman zuen. Horrek ENFAST bilaketa taldeak koordinatzeko Europako kooperazio esparrua aktibatu zuen.
Erakunde horren bidez, EBeko kide diren herrialdeetako poliziek informazio baliotsua partekatu dezakete. Horien artean, Polizia Nazionala ere badago, sortzaileetako bat delako.
Horrela, hainbat bilaketa operatibo aktibatu zituzten, Alemanian eta Frantzian, baina, azkenean, UDYCOko Nazioarteko Iheslariak Topatzeko Taldeko ikertzaileek, Donostiako Polizia Judizialeko Probintzia Brigadaren agenteekin batera, aurkitu zuten ihes egindako ustezko hiltzailea.
Agenteek, horrezkero, hilketaren ustezko egilea eta babestu zuena atxilotu zituzten. Beranduago baieztatu zutenez, bere jatorrizko herrialdera "ihes egiteko pasaporte faltsua eskuratu nahian zebilen".