Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu-eraso saiakera salatu du Barakaldon

Barakaldoko Udalak sexu-eraso saiakera “irmo gaitzetsi” eta elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, 12:00etan, Herriko Plazan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu-eraso saiakera salatu du Barakaldon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Emakumeak atzo aurkeztu zuen salaketa, goizaldean jazotako eraso ahaleginagatik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko.

Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, ezta atxiloketaren bat egin duten argitu ere.

Elkarretaratzea deitu dute

Barakaldoko Udalak sexu-eraso saiakera “irmo gaitzetsi” eta elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, 12:00etan, Herriko Plazan.

“Etxeko atarian sexu-erasoa jasan ondoren” Ertzaintzaren aurrean salaketa aurkeztu zuen biktimak, Udalak agiri batean azaldu duenez.

Emakumeari “elkartasuna eta babesa” adierazi dio Udalak. Bestalde, Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, “edozein ekintza edo eraso sexista errefusatzeko”.

Argitan

Era berean, toki eta ordu berdinean, elkarretaratzea deitu du Argitan emakumearen aholku zentroak, biktimari “elkartasuna” adierazteko eta Arrontegi auzoan, asteburu honetan, gertatutakoa salatzeko.

Emakumeek “aske” izan nahi dutela, eta “ez ausart”, azaldu du Argitanek agiri batean. Zentroaren hitzetan, “sexu-erasoak jasateko beldurraren ondorioz, batez ere gauean”, emakumeek euren “mugimendu askatasuna mugatzen dute”.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Salaketak berriak Gizartea bideoak Indarkeria matxista Gaurko azken ordukoa