Gizartea -
Espazioa
Lurraren antzeko planeta epel bat aurkitu dute
Alabaina, oraindik ez dakizkite bizia hartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak ote dituen, besteak beste, ur likidoa ote duen.
Agentziak | Erredakzioa
Nazioarteko zientzialari-talde batek Lurraren itxura duen platena epel bat aurkitu du, eguzki-sistematik hamaika argi-urtera, Europako Behatoki Australak asteazken honetan jakinarazi duenez.
Ross 128 b izena jarri diote, eta jarduerarik gabeko izar nano gorri bat da, orain arte aurkitutako gertukoena, alegia. Hori dela eta, habitagarria izateko aukera handiagoak ditu, Astronomy & Astrophysics aldizkariak argitaratutakoaren arabera.
Orain arteko ikerketen arabera, planeta epela izatea espero dute, - 60 eta 20 graduren artekoa, eta Lurraren antzekoa izan liteke.
Zientzialarien hitzetan, Ross 128 b hamaika argi-urtera dago gaur egun. Hala ere, Lurra bereganatzen ari zaio.
Alabaina, oraindik ez dakizkite bizia hartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak ote dituen, besteak beste, ur likidoa ote duen.
Astronomoak gero eta planeta epel gehiago aurkitzen hasi dira Eguzki sistematik kanpo, baina horietan bizi ahal izateko oraindik beren atmosfera, konposizioa eta kimika aztertu beharko lirateke oxigenoa duten jakiteko.