Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek bikotekide ohia hil eta bere buruaz beste egin omen du

Gizonak ustez arma zuriz hil du emakumea eta gero bere buruaz beste egin du, Getafen. Dagoeneko iazko urte osoan baino emakume gehiago hil dituzte tratu txarren ondorioz. Arretarako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizonezko batek ustez 47 urteko bikotekide ohia hil du eta gero bere buruaz beste egin du Getafeko etxebizitza batean, Madrilgo Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez.

Ruiz de Alarmes kaleko etxebizitza batean izan da ustezko hilketa 22:10 aldera, 112 Larrialdi Zerbitzuak esan duenez. Gizonak arma zuri batez hil omen du emakumea eta gero bere buruaz beste egin omen du.

Hildako emakumearen 16 eta 23 urteko seme-alabak, horietako baten 22 urteko bikotekidea eta ustezko hiltzailearen 23 urteko semea Getafe Ospitalera eraman behar izan dituzte antsietate krisiak jota.

Zantzu guztien arabera emakumeen kontrako indarkeria kasu bat izan bada ere, ikerketa bat abiatu dute gertakarien nondik norakoak argitzeko.

Genero indarkeriak eragindako hilketa bat izan dela baieztatuz gero, 56 emakume izango dira guztira 2010 honetan emakumeen kontrako indarkeriaren ondorioz hildakoak. 2009 osoan baino gehiago hil dituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea