Gizartea -

Nazioarteko Eguna

Euskal Herria morez jantziko da larunbat honetan, indarkeria matxistaren kontra

Puntu lilak eraikinetako fatxadetan eta edonon ikusgai izango dira Euskal Herri osoan. Gainera, elkarretaratze eta ekitaldi ugari egingo dituzte hiriburu eta herrietan.

Iruñea. Argazkia: EFE
Iruñea. Argazkia: EFE
Iruñea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako Indarkerian kontrako Nazioarteko Egunean, indarkeria matxista gaitzetsi eta errefusatuko dute Euskal Herri osoko erakundeek eta herritarrek.

Zentzu horretan, indarkeria matxistaren biktimak izan diren emakumeei eta haiek ordezkatzen dituzten elkarteei protagonismoa eta ahotsa ematea beharrezkoa dela uste du Eusko Jaurlaritzak. Gainera, biktimen "kalte-ordain eskubidea" erronka bezala jarri du EAEko Exekutiboak.

Azken Gobernu Kontseilua bukatu ondoren, adierazpen bat irakurri zuen Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak.

Herrietan eta hirietan deitu dituzten mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko deia egin du Jaurlaritzak, herritarrek emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak puntu lila du fatxadan, tratu txarrak eta indarkeria gaitzesteko. Horrela, Emakunderen kanpainarekin bat egin du Gasteizko Ganberak, agiri batean erakundeak azaldu duenez.

NAFARROAKO PARLAMENTUA INDARKERIA EFE

Elkarretaratzea Nafarroa Jauregiaren aurrean, bezperan. Argazkia: EFE

Nafarroan, Foru Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak bi adierazpen instituzional onartu ditu indarkeria matxista gaitzesteko.

Gainera, Foru Erkidegoko erakunde eta kolektibo ezberdinak kalera atera dira ostiral honetan Nafarroako udalerrietan, Iruñean eta Barañainen esaterako, indarkeria matxista gaitzesteko eta "gaitz sozial" horrekin bukatzea eskatzeko.

Udalak

Donostiako Udalak ekitaldiekin bat egin eta larunbat honetan fatxada argi more batekin argiztatuko du, emakumeei elkartasuna adierazteko. Era berean, Dbus autobus guztiek puntu lila jantziko dute.

Bestalde, Gasteizko Udalbatzak adierazpen instituzionala adostu du. "Gizartean egiturazko aldaketa bat" bultzatzea eskatu du "erakunde publikoak, komunikabideak, lan munduko eragileak, eta oro har, gizarte osoa inplikatzeko".

Indarkeria matxista nazioarteko eguna EFE

Puntu lila fatxada batean. Argazkia: EFE

Iragan astetik, Bilbok jantzi morea du, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko. Bilboko Udalak puntu lila jarri du udaletxearen balkoian, eta gauero argiztatzen du indarkeria matxista errefusatzeko.

Udaletxea bakarrik ez, hiriko beste eraikin esanguratsu eta adierazgarriek puntu lila dute fatxadetan, besteak beste, Arriaga Antzokiak, Barrutietako Udal Zentroek, Erreprodukzioen Museoak eta Turismo bulegoak.

Ikur horren bidez indarkeria matxista gaitzestea eskatu die Udalak herritarrei, larunbat honetan eta urte osoan zehar.

Aldundiak

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Pedro Elosegui Arabako Batzar Orokorretako presidenteak eta Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan foru Jauregiaren aurrean, herritar batzuekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak abesti eta bideoklipa sortu ditu, ETBko Goazen telesaileko gazteen lankidetzarekin. Kanpainak 'DenokZu' izena du.

'Denok Zu' Donostiako Gipuzkoa plazan aurkeztu du 'Go!azen'ek
'Denok Zu' Donostiako Gipuzkoa plazan aurkeztu du 'Go!azen'ek
'Denok Zu' Donostiako Gipuzkoa plazan aurkeztu du 'Go!azen'ek

2:28

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeria matxistaren aurka aurten abiatutako kanpainak emakumeen indarra eta askatasuna aldarrikatu nahi ditu. "Gizonen menpekotasunik gabe bizitzeko eskubidea dute emakumeek eta, noski, erasorik gabe", azpimarratu du kanpainak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala albisteak Iruñea azken orduko berriak Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Nafarroako Parlamentua