Gizartea -

'Manada'ren aurkako epaiketa

Iruñean bortxatutako neskarentzat 'justizia' eskatu du Nagore Laffageren amak

Iazko sanferminetan bost gizonezkok bortxatutako neskari elkartasun osoa adierazi dio Jose Diego Yllanesek 2008an hildako gaztearen amak.

Asun Casasola, Nagore Laffageren ama. Argazkia: EiTB
Asun Casasola, Nagore Laffageren ama. Argazkia: EiTB
Asun Casasola, Nagore Laffageren ama. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008ko sanferminetan Jose Diego Yllanesek hildako Nagore Laffage gaztearen amak bere elkartasun osoa adierazi dio iazko sanferminetan bost gaztek bortxatutako neska madrildarrari. Gainera, auzi honetarako "justizia" eskatu du Nagorre Laffageren ama den Asun Casasolak.

Nagoreren hiltzaileari, Jose Diego Yllanesi, 12 urteko espetxealdia ezarri zioten homizidio egotzita, eta ez hilketa. Zigorraren hiru laurdenak beteta, hirugarren gradua dauka dagoeneko Yllanesek.

Iazko sanferminetan bost gaztek bortxatutako gaztearen gaineko epaiketari dagokionez, neskaren testigantza zalantzan jarri izana deitoratu du Casasolak. "Emakumezko izateagatik ezin dugu une oro dena zalantzan jarri", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Iruñea gaur Tratu txarrak Epaiketak albisteak Gizartea Albisteak Tratu txarren biktimak