Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gasteizen izandako sexu-eraso bat argitzeko, herritarren laguntza eskatu dute
Sexu-erasoa izan ondoren, biktimari lagundu zion emakume batekin kontaktuan jarri nahi du Ertzaintzak. Azaroaren 19an izan zen erasoa, Santa Barbara plazan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizen duela bi aste izandako sexu-erasoa argitzeko, herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak. Hain zuzen, eraso horren lekuko izan zen eta biktimari laguntza eman zion emakume batekin jarri nahi dute harremanetan.
Arabako hiriburuko Santa Barbara plazan izan zen sexu-erasoa, azaroaren 19an. Egun horretan bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 34 urteko gizonezkoa. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, espetxeratu egin zuten.
Sexu-erasoa argitzeko informazio lagungarria duten herritarrei 945 06 42 19 telefono zenbakira deitzea eskatzen zaie, Ertzaintzak kaleratu duen oharrean.
------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.