Gizartea -
Elurra
Arabako Aldundiak bertan behera utzi ditu eskolako kirol jarduerak astebururako
Gainera, larrialdi plana indarrean jarri du bere mailarik apalenean, meteorologia aurreikuspenak oinarri hartuta.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Foru Aldundiak eskola kirola alorreko kirol jarduerak bertan behera utziko ditu gaur arratsaldean eta larunbatean egun osoan, eguraldi txarra dela eta.
Bestalde, Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Lurralde Planaren 0 maila (jarraipen fasea) abian jartzea erabaki du Aldundiak.
Halaber, eskola kiroleko garraioa bertan behera utzi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea