Gizartea -
Auzitegi Nazionala
Marlaska: 'Segi ETArekin ados dagoen bakarra da'
Epaileak Segiren aurkako operazioan atxilotutako 14 gazteetako 13 kartzelatu ditu, erakunde terroristako kide izatea egotzita.
Erredakzioa
Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak adierazi du Segi "ETAren ideia erradikalenekin guztiz ados" dagoen "egitura bakarra" dela ezker abertzale barruan.
Epaileak Segiren aurkako polizia operazioan atxilotutako 14 gazteetako 13 kartzelatu ditu, erakunde terroristako kide izatea egotzita. Bart publikatutako bi autoen esanetan, espetxeratutakoek erakundearen "bigarren mailako zuzendaritza" osatzen zuten.
Operazioan atzemandako txosten batzuen edukia ere ezagutarazi du Grande-Marlaskak. Horien arabera, Segik ez zuen eskua sartu nahi "estortsio kontuetan ETAri dagozkion ekintzetan".
Halaber, gazte erakundeko kideek "deflagrazioen eta suteen" alde egin nahi zuten, hots, lehergailuak jartzea alboratu egin nahi zuten, eta helburu gisa "[Espainiako eta Frantziako] Estatuen usaina duten elementuak" aipatu zituzten.
Miaketetan, sabotajeak egiteko materialak atzeman zituztela azaldu du Marlaskak.