Politika -

Segiren aurkako operazioa

Segiko ustezko beste 9 kide kartzelara bidali ditu Grande-Marlaskak

Espetxeratzea saihesteko 10.000 euroko fidantza ezarri dio epaileak Marina Sagastizabal Emiliori, Bartzelonan atxilotutakoa. Segiko ustezko beste 4 kide kartzelara bidali zituen astelehenean epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostiralean atxilotutako Segiko ustezko beste 9 kide kartzelara bidali ditu gaur Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak. Orotara 14 lagun atxilotu zituzten ostiralean, Segiko kideak izatea egotzita.

Vicente Gonzalez Mora fiskalak eskatuta hartu du erabakia Grande-Marlaskak, epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez. Bestalde, espetxeratzea saihesteko 10.000 euroko fidantza ezarri dio epaileak Marina Sagastizabal Emiliori, Bartzelonan atxilotutakoa.

Atzo Xabier Bidaurre Sanz, Ruben Villa Esnaola, Ibon Esteban Scaloni eta Ander Maeztu Arteaga kartzelara bidali zituen Grande-Marlaskak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea