Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Arabako umeak 12 urte eta erdirekin hasten dira alkohola edaten
15 urte dituztenerako alkohola hamar gaztetatik bederatzik probatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako gaztea 12 urte eta bost hilabeterekin hasten dira alkohola edaten, eta 15 urte dituztenerako alkohola hamarretik bederatzik probatu dute.
Hori da Arabako Foru Aldundiak enkargatutako ikerketaren ondorioetako bat. Ostegun honetan aurkeztu dute Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako diputatuak, Natxo Urkijo Laudioko alkateak, Josune Irabien Amurrioko alkateak eta Vicente Fernandez ikerketako arduradunak.
Ikerketan Arabako herri guztietako DBHko ikasleen % 100ek parte hartu dute, Gasteizkoek izan ezik, hau da, 2.023 gazteri egin diete inkesta.
Hamalau eskolak parte hartu dute ikerketa honetan, eta alkohola adin goiztiarrean edaten hasten direla ikusi dute, batez besteko adina 12 urte eta bost hilabetean dagoelako.
Adinean gora egin ahala alkohola kontsumitzen duen pertsona kopurua handiagoa da, izan ere, 12 urterekin “hirutik batek probatu du”, 12 eta 13 urte artean % 48k, eta 15 urtetik aurrera 10 gaztetatik 9k probatu dute.
Olabarrieta kezkatuta dago zifra hauegatik, eta Ongizate Sozialaren Foru Institutuak Arabako landa guneetarako plana duela gutxi onartu duela azaldu du, 2020ra arte garatzeko ekintzekin, horien artean, gazteen artean alkoholaren kontsumoaren prebentzioa.