Gizartea -

DENBORALEA

Hainbat kamioilarik eragin zituzten N-1eko eta A-15eko arazoak, Olanoren hitzetan

Ahaldun nagusiak esan duenez, hainbat kamioi gurutzatuta geratu ziren errepide erdian, eta 'hori ezin da konpondu elurra kentzeko makinekin eta gatzarekin'.

Markel Olano
Markel Olano
Olano: 'Gurutzatuta geratu ziren kamioilariek eragin zituzten arazoak'

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 eta A-15 errepideetan joan den asteburuan izandako trafiko arazoen erantzuleak, hein handi batean, bide horietan gurutzatuta geratu ziren hainbat kamioi izan zirela esan du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Horren hitzetan, elurraren ondorioz, hainbat kamioilarik guraizearena egin zuten errepidearen erdian, eta "hori ezin da konpondu elurra kentzeko makinekin eta gatzarekin". Gidari horien portaera "ezegokiak" zerikusi zuzena izan zuen gertatutako pilaketekin, ahaldun nagusiaren ustez.

Zarautzen, Bidegiren egoitzan egin duten gobernu bileraren ostean egin ditu adierazpenok Olanok, kazetariek asteburuan errepideetan izandako arazoei buruz galdetuta.

"Erakundeen arteko koordinazioa ere hobetu beharko da, baina kamioi batek horrelako elurte baten erdian guraizearena egiten duenean, oso konplikatua da egoera bere onera ekartzea, orduak behar dira", esan du.

Olanok ziurtatu duenez, horrelako egoerak berriro ez errepikatzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da. "Guretzako tamalgarria da ehunka pertsona ez atzera ez aurrera egotea hainbeste ordutan. Hori ez errepikatzea da gure lehentasuna", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak EAJ Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa 1 errepide nazionala istripuak Leitzarango autobia Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak