Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia astebururako barnealdean, elurragatik

Elurrari dagokion abisu horia larunbat arratsaldeko hiruretatik igande arratsaldeko seiak arte egongo da indarrean. Elurraren maila 700 metroan kokatuko da.

Elur kota 700 metro inguruan kokatuko da. Argazkia: Sheyla Perez.
Elur kota 700 metro inguruan kokatuko da. Argazkia: Sheyla Perez.
Elur kota 700 metro inguruan kokatuko da. Argazkia: Sheyla Perez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurrari dagokion abisu horia ezarriko du asteburuan barnealdean. Hala ere, elurra 700 metrotik gora egitea aurreikusten dute.

Elurrari dagokion abisu horia larunbat arratsaldeko hiruretan sartuko da indarrean. Izan ere, elurraren maila 800 eta 1.000 metro artean kokatzea espero du Euskalmet Meteorologia Agentziak. Hala ere, ez du baztertzen beherago ere egitea.

Egunaren bigarren zatian euria egingo du, baina 1.000 metrotik behera ez da elurra egiterik espero.

Igandean arratsaldeko seiak arte egongo da indarrean abisu horia. Elurraren maila 700 eta 900 metro artean kokatuko da egunaren lehen zatian eta egunak aurrera egin ahala 1.000 metrora igoko da. Prezipitazioak ugariagoak izango dira eta 1.000 metrotik gora elurra egingo du.

Abisu horia Nafarroan

Bestalde, AEMETek abisu horia ezarri du Nafarroan Pirinioetan elurra botatzeko arriskuagatik. Aurreikusi dutenez, 900 eta 1.000 metrotik gora bost zentimetroko elur-lodiera pila daiteke.

Errepideei dagokienez, ez dago aparteko jazoerarik, eta normaltasuna da nagusi. Dena dela, iparraldeko errepideetatik zuhurtziaz gidatzeko aholkatu dute, izozteak egon daitezkeelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea Elurra bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea