Gizartea -

Erreskate lanak

Deban hondartutako 'Motxo'ren erreskate lanei berriz ekingo diete gaur

Arrantza-ontziaren egoera aztertuko dute, Deba eta Zumaia artean hondartu ostean. Gasolio isurtzen ari da ontzia eta fuel-olio arrastoak nabariak dira uretan, ETBk jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Motxo" arrantza-ontzi bizkaitarra ostegunean hondartu zen Debako kostaldean, eta ostiralean, haitzartetik ateratzeko lanetan ari zirela, irauli egin zen. Gaur ekingo diete berriro salbamendu lanei, baina itsasoaren egoera txarrak gauzak zailtzen ditu.

Gaur goizean egoeraren nondik norakoak aztertuko dituzte eta orduan ekingo diote erreskate lanari.

Ostegunean Deba eta Zumaia arteko eremu babestuan gelditu zen arrantza-ontzia ez atzera ez aurrera, eta bertatik ateratzeko lanetan erregaia itsarora isuri dute.

Erreskate lanak ondo ateratzeko bermerik ez dute, baina noizbait "Motxo" bezalako ontziak ateratzen lortu dute, salbamendu taldeen arabera. Bestalde, isuria izan denik ez dute egiaztatu.

Hala ere, zenbait lekukok koipe orbanak ikusi dituzte eta gasolio usain handia nabaritu dute.

Likidoak geldiarazteko ur gaineko hesiak jarri dituzte segurtasun gisa.

14:00ak aldera irauli zen, istriborretik, atzodanik gilak eusten ziola egon eta gero.

Atzo bezala, tokian "Maria Maeztu" atoiontzia geldituko da gau osoan.

&' || 'nbsp;"Motxo" ontzia Deba eta Zumaia arteko biotopo babestuan hondartu zen ostegunean, eta ontziko bederatzi tripulatzaileak erreskatatu behar izan zituzten helikopteroz. Denak onik atera ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea