Gizartea -

Klima-aldaketa

2030erako berotegi-efektuko gasak % 45 murriztu nahi ditu Nafarroak

2020ra arte Klima-aldaketaren Bide-orriak 220 milioi euroko aurrekontu-saila izango du, egungo joera aldatzeko.

Sakana (Nafarroa). Argazkia: Araceli Markotegi
Sakana (Nafarroa). Argazkia: Araceli Markotegi
Sakana (Nafarroa). Argazkia: Araceli Markotegi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2030erako berotegi-efektuko gasak % 45 murrizteko eta energiaren % 50 iturri berriztagarrietatik lortzeko bi ekimen aldi berean onartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Klima-aldaketaren Bide-orriaren eta Energia Planaren erronka nagusietako bi dira. Foru Exekutiboak asteko azken kontseiluan onartu ditu. Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako kontseilariak eta Isabel Elizalde Landa Garapenerako kontseilariak neurriak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan.

Bi dokumentuek 2030 jomuga dute. Gobernuak neurri transbertsalak hartuko ditu, parte-hartze prozesuen bidez. Era berean, enpresen, gizarte eragileen eta herritarren lankidetza beharrezkoa izango da.

2020ra arte Klima-aldaketaren Bide-orriak 220 milioi euroko aurrekontu-saila izango du, egungo joera aldatzeko; izan ere, klima-aldaketa “begien bistakoa” da Nafarroan ere, Europako “zona sentikorrean” kokaturik dagoelako, Elizaldek azaldu duenez.

Mahats-bilketa, hilabete erdi lehenago

Horrela, mahats-bilketa hilabete erdi lehenago egiten da Nafarroan, tenperaturek gora egin dutelako, kontseilariak gogorarazi duenez. Hala ere, kalte handiagoak izan daitezkeela ohartarazi du: uholdeak, suteak eta ondorioak gizakien osasunean.

Horregatik, 2020rako berotegi-efektuko gasak % 20, 2030erako % 45 eta 2050erako % 80 murriztu nahi dituzte, joera erabat aldatzeko. 2016an berotegi-efektuko 5,2 tona gas isuri ziren, 2015ean baino % 5,3 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nafarroa gaur Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Larrialdi klimatikoa