Gizartea -
Agurra
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Jon Barcenari
Agurra Berrizko frontoian egin diote, eta senide eta lagunen arteko agurra izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Jon Barcena Amezuari ostiral honetan, Berrizko frontoian, urtarrilaren 28an Urrunagako urtegitik gertu hilda topatu ondoren.
Abenduaren 30etik desagertuta zegoen gaztearen gorpua urtarrilaren 28an topatu zuten Urrunaga urtegi ondoan, Legution. Berrizko gaztea aurkitzeko bilaketa-lanak egiten ari ziren senideek eta lagunek topatu zuten, 09:00ak aldera.
Gorka Camara familiako bozeramailearen hitzetan, agur umila izano da, "gertuko lagunentzat", "une txarrak" baitira senide eta lagun minentzat. Agurra herriko frontoian egin diote.
Jon Barcenaren hilotzari egindako autopsiak baztertu egin zuen gorpuan "kriminalitate zantzurik" egotea; hortaz, badirudi Berrizko gaztea berez hil zela.