Gizartea -

Sexu-abusuak

Aske utzi dute adingabeei sexu-irudiak eskatzeagatik Laudion atxilotutako gaztea

Ertzaintzaren arabera, atxilotuak sare sozialak (Whatsapp edo Instagram) erabiltzen zituen biktimekin kontaktatu eta irudi sexualak eskatzeko.

20 urte gazte bat atxilotu dute nerabeei argazki sexualak eskatzeagatik

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du adingabeei irudi sexualak eskatzegatik sexu-abusuak egotzita Laudion (Araba) atxilotutako 20 urteko gaztea, Efek Segurtasun sailari aditzera eman dionez.

Ertzaintzaren arabera, atxilotuak sare sozialak (Whatsapp edo Instagram) erabiltzen zituen biktimekin kontaktatu eta irudi sexualak eskatzeko.

Gutxienez bederatzi kasu atzeman dituzte, eta horietatik batzuk 13 urteko biktimak dira. Ertzaintzak ikertzen jarraituko du, biktima gehiago ote dauden jakiteko.

Gaztea astelehenean atxilotu zuten, eta Amurrioko epaitegiaren esku geratu ostean, epaileak aske utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Laudioko bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Aiarako kuadrilla