Gizartea -

Araba

Gasteizko Udala lanean ari da Aztegietan 'Pitxiekin' elkarbizitza bermatzeko

Nerea Melgosa Dibertsitaterako eta Elkarbizitzarako zinegotziak "elkarrizketarako deia" egin du. Alokabidek babes sozialeko etxebizitza bat eskaini zion auzo horretan Manzanares Cortes familiari.

Pitxien aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Pitxien aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Pitxien aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udala lanean ari da Aztegietan, "Pitxiekin" elkarbizitza bermatzea helburu. Hain zuzen ere, Udala auzo horretan minimoetako akordio bat lortzen saiatzen ari da. Bertan, Alokabide Eusko Jaurlaritzaren alokairuaren elkarte publikoak babes sozialeko etxebizitza bat eskaini zion Manzanares Cortes familiari ('Pitxiei', alegia), eta, hortaz, aukera dago ondorengo asteotan familia hori auzora iristeko. Hala azaldu du astearte honetan Nerea Melgosa Dibertsitaterako eta Elkarbizitzarako zinegotzi ordezkariak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean.

Elkarrizketan, Melgosak bi aldeen arteko "elkarrizketarako" deia egin du, eta berretsi du lanean ari direla, nahasita dauden aldeek (bizilagunak eta familia) "euren eskubideak eta beharrak" zehazteko.

Hainbat adierazpen eta ekitaldi

Bitartean, azken egunotan, hainbat adierazpen eta ekitaldi egin dituzte, balizko helduera horrekin lotuta. Alde batetik, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidente eta Gasteizko alkate ohiak bat egin du Aztegietako bizilagunekin, eta kritikatu egin ditu erakundeen erantzuna eta jarrera; izan ere, kasu honetan, horren iritziz, ez dute egin gasteiztarren eskubideen alde.

Alonsok Gorka Urtaran alkateari bere garaian babesa eman zioten taldeen jarrera salatu du, eta babesa eman die Manzanares Cortes familia Aztegietara ez joatea nahi duten herritarrei.

Herritarren patruilak

Bestalde, azken egunotan ere, herritarren patruilak antolatu dituzte Aztegietan, "Pitxiak" bertara joateko aukerarekin auzotar batzuek duten desadostasuna erakusteko, eta, horrez gain, aukera hori gauzatzearen kontrako jarrera agertzeko.

Secretariado Gitano Fundazioak eta Gao Lacho Drom ijitoen elkarteak salatu egin dituzte patruila horiek. Astelehen honetan argitaratutako argiri batean esan dutenez, "gure iritziz, ijitoen aurkako ekintza arrazista da hau. Oinarrizko ondasuna den etxebizitza gozatzea eragozteko asmoz ari dira egiten, familiaren etnia eta estereotipoak aitzakiatzat hartuta; izan ere, delinkuentzia familiako kide guztiekin lotzen ari dira, baita adingabeak er

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Gasteiz Gaurko azken orduko albistea