Gizartea -
2016an gertatu zen, Agurainen
Hiru urteko kartzela-zigorra, bikotekidearen alabari sexu-abusuak eragiteagatik
Auzitegiak frogatutzat jo du gizonezkoak abusuak eragin zizkiola adingabeari; azken hark 8 urte zituen, garai hartan, eta Agurainen bizi ziren.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Auzitegiak hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, bikotekidearen alabari sexu-abusuak eragiteagatik. Abusuak gertatu zirenean, alabak 8 urte zituen.
Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra zuen eskatuta, akusatuarentzat, eta defentsak absoluzioa galdegin zuen. Epaiketan (urtarrilean izan zen), akusatuak dena ezeztatu zuen, nahiz eta bistan baieztatu zuten adingabearen baginaren barruan bere espermaren arrastoak bazeuden ere.
Orain, Auzitegiak frogatutzat jotzen du sexu-abusua, baina Fiskaltzak hasiera batean eskatutako zigorra murriztu du; izan ere, uste du ez dela frogatu penetraziorik egon izatea, esperma-arrastoak baginaren kanpoaldean zeudelako. Ospitalean egindako miaketan ez zuten detektatu bagina-lesiorik.
Epaia
Hala, auzitegiak, epaian (Efek aztertu ahal izan du), azaltzen du akusatua Agurainen (Araba) bizi zela 2016ko apirilean, garai hartan bikotekidea zuen emakumearekin, azken horren hiru alaba adingabeekin, eta horien osabarekin.
Apirilaren 4an, gizona bakarrik zegoen hiru neskatoekin, eta, une jakin batean, horietako bat logela batera eraman zuten; ahoz gora jarri zuen, etzanda.
Genitalak estalgabetuta, eta desira lizunak ase nahian, adingabearen gainean kokatu zen, genitalak eskuekin ukitu zizkion, eta, halaber, neskatoaren bagina igurtzi zuen, zakilarekin, eiakulatu arte. Ez dago frogatuta penetraziorik egon izatea.
Aretoak aitortzen duenez, bistan, neskatoaren deklarazioan, azken horrek gertaturikoa ezeztatu egin zuen, eta asmatu zuela ere esan egin zuen.
Auzitegiak nabarmentzen du zaila dela edozer frogatzea adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituetan; halaber, azpimarratzen du "kontu bereziki handiz ibili behar dela" neskatoaren testigantza aztertzean.
Blokeoa eta hermetismoa
Ildo horretan, Aretoak zehazten du "blokeo edo hermetismo moduko bat" sumatu ahal izan zela alabaren deklarazioan, psikologoarekin elkarrizketa izan zuela.
Hala ere, gogorarazten duenez, neskatoak amari baieztatu zion akusatuak genitalak ukitu zizkiola, "eskua ez zen beste zerbaitekin ere".
Auzitegiak, halaber, jasotzen du adingabeak gertaturikoaren zati bate karri zuela gogora gizarte langile forentse batekin izandako elkarrizketan. Psikologo batek azaldu zuen, gainera, neskatoaren izaera ez dela "oso adierazkorra", eta, hortaz, normala dela gaiaz berriro ez hitz egitea eta pixka bat lotsa sentitzea. Antza, barrera moduko bat sortu zuen, eta oraindik ere bere horretan jarraitzen du horrek.
Aretoak dio froga sendoa dagoela akusatua kondenatzeko: adingabearen baginan akusatuaren esperma egotea. Auzitegiaren iritziz, abokatuak argudiatutakoa, alegia, arrasto horiek esponja baten bidez bertara iritsi izatea, baztertzeko moduko hipotesia da; izan ere, Toxikologia Institutu Nazionaleko adituek azaldu zuten ez zela erraza.
Kartzela-zigorraz gain, Auzitegiak debeku bat ezartzen dio gizonari: ezin izango da ondorengo sei urteotan adingabearengandik 200 metrora ere. Gainera, ezin izango du komunikaziorik izan harekin. 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, halaber, eragindako min moralengatik.
Defentsaren abokatuak esan du epaia ontzat hartzen duela; Ministerio Fiskalak, aldiz, adierazi du helegitea jarriko duela Auzitegi Gorenean.