Gizartea -
Gasteiz
Emakume bat jazarri eta mehatxatu du bikotekide ohiak, urruntze agindua urratuta
35 urteko gizona atzo atxilotu zuten, eta asteazken goizean eraman dute epailearen aurrera.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat jazarri eta mehatxatu du bikotekide ohiak Gasteizen, epaile batek harengandik urruntzeko agindua ezarri zion arren.
Gasteizko Udaltzaingoak ohar batean azaldu duenez, 35 urteko gizona atzo atxilotu zuten, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.
Erasoa 20:30ean jazo zen, Gasteizko Bake kalean, erdigunean. Biktima kale horretako denda batean babestu zen udaltzainak heldu ziren arte. Agenteei kontatu zienez, bikotekideak jarraitu eta mehatxu egin zion, urruntze agindua indarrean duen arren.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.