Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRA INDARKERIA
5 urtean Nafarroatik kanpo bizitzera zigortu dute gizon bat, genero indarkeriagatik
Epaileak ebazpenean jaso duenez, gizonak hainbat urtez jarraian tratu txarrak eman zizkion bere bikotekideari. 21 hilabeteko espetxe zigorra ere ezarri diote erasotzaileari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Zigor Arloko Epaitegiak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emazteari ohiko umilazioak eta tratu txarrak emategatik. Gainera, bost urtez, bizitokia Nafarroan izatea debekatu diote, eta gizonezkoak 3.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio emakumeari,
Irainak esatea, eraso egitea eta mehatxatzeaz gain, akusatuak emakumearen egunerokoa kontrolatzen zuen. Horren adibide, 20 egunean 203 aldiz deitu ziola telefonora.
Epaiaren arabera, 2016ko ekainean akusatuak eraso egin zion emakumeari, hainbat kolpe emanda, eta mehatxu eginda.
Hori dela eta, biktimari tratamendu psikologikoa egin behar izan diote.