Gizartea -

emakumeen kontrako indarkeria

Gasteizen erasotako emakumeak kolpeak zituen gorputz guztian eta zauria buruan

Ertzaintzak EiTBri baieztatu dionez, Aranbizkarra auzoko taberna batean izan da erasoa. Ustezko erasotzaileak genero indarkeriarekin lotutako aurrekariak ditu, eta baldintzapeko askatasunean zegoen.

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekidea jotzea leporatuta

0:54

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez, bikotekideari eraso egin zion gizonezkoak Aranbizkarra auzoan dagoen taberna batean. Antza, publikoari itxita zegoen ordu horretan lokala.

Ustezko erasotzaileak genero indarkeriarekin lotutako aurrekariak ditu, eta baldintzapeko askatasunean zegoen. Epailearen aurretik igaro ondoren, espetxeratu egin dute berriro.

05:40 aldera, inguruan zebilen herritar baten deia jaso ondoren bertaratu ziren hainbat agente erasoaren lekura. Biktima eta ustezko erasotzailea tabernaren barruan aurkitu zituzten, emakumeak kolpeak zituen gorputz guztian eta odoletan zuen burua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gizona sexu erasoa egitean saiatu zela eta jo egin zuela azaldu zien emakumeak bertaratuko agenteei eta han bertan atxilotu zuten. Biktima, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, baina jada eman diote senda-agiria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken ordukoa