Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi emakumek sexu erasoak jasan izana salatu dute Bilbon asteburuan

Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute gertatutakoa 'salatzeko' adierazpena.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumek sexu erasoak jasan izana salatu dute asteburuan Bilbon. Bietako batek bikotekidearen erasoa jasan zuen Peñascal bidea kalean zuten etxean. Han bertan atxilotu zuten Udaltzaingoak.

Horrez gain, Bilboko taberna batean sexu abusuak jasan zituela salatu zuen beste emakume bateak. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Bilboko Udalak gertatutakoa gaitzetsi du

Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute gaur goizean gertatutakoa "salatzeko" adierazpena. Delitu horiek segurtasun fisikoari eta moralari egindako atentatuak ez ezik, giza eskubide guztien urratze onartezinak direla berretsi dute. Horrenbestez, Udalak "babes osoa" adierazi du.

Alderdiek testuan gogoratu dutenez, "halako eraso sexualak eta sexistak gizartean eta eguneroko bizitzan, bai arlo pribatuan zein publikoan, gertatzen den indarkeria matxistaren erakusgarri" dira. "Emakumeei errespetuzkoak ez diren jokabideak erakustea baztertu dute, keinu eta jarrera sexistetatik hasi eta eraso gogorrenetara".

Hori dela eta, Bilboko Udalak herritarrei dei egin die eraso sexisten konplize izan ez daitezen eskatzeko. Azken finean, "eraso matxisten aurrean ardura indibiduala eta koletiboa" izatera deitu ditu.

Azken eraso horiek direla eta deitutako jarduera guztietan parte hartuko duela iragarri du Bilboko Udalak. Bestalde, indarkeria matxistaren harrera eta prebentzio programaren udal zerbitzuak biktimen esku ditu.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Tratu txarrak gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak